Urri lehenengoaren 29an, San Migel egunean, Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea. Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen dan txapelketa horretan parte hartzeako aukerea: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.
Taldea 4 bolarik osatuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egingo dauz, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botaten dauan taldea izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, "gerrea" jokatuko litzateke.
Alberto Zuluagarentzat bakarkakoa
Aurtengo udan, bakarkako hiru txapelketa jokatu dira Zeanurin: Altzuan, San Juston eta San Lontzon eta toki bakotxean sailkatu ziran lehenengo hiru bolariak hartu eben parte Zeanuriko bakarkako txapelketan, San Lontzo bigarren egunean. Irabazlea, Alberto Zuluaga otzerinmendiztarra izan zan eta bigarren eta hirugarren tokietan Inazio Goioaga eta Juantxo Ozerinjaruregi sailkatu ziran.
Babeslea eta laguntzailea
Kofradien arteko txapelketeak Zeanuriko Udalaren babesa eta Altzustako kofradiaren eta Ellauri Hoteleko Kiloterdi Txokoaren laguntzea izango dau.
Sariak honeek izango dira: talde irabazleak 200 euro eta kilo eta erdiko txuleta bi bere osagarriakaz bazkaltzeko edo afaltzeko aukerea izango dau Kiloterdi Txokoan, Ellauri Hotelaren jatetxean. Bigarrena 120 eurokoa izango da eta hirugarrena 100 eurokoa. 2017an Ibargueneko taldeak jantzi eban txapela.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|