Urri lehenengoaren 30ean, Oskar Garro Lagun Taldeak Igorreko Udalaren laguntzeagaz antolatuta, Igorreko VI. Duatloi Herrikoia izango da eskoletan. Hiru kategoria egongo dira: 0 eta 5 urte bitartekoa, 6 eta 9 urte bitartekoa eta 10 eta 15 urte bitartekoa.
Bost urte arteko umeen probak izango dira lehenengoak. 11:00etan hasiko dira eta 300 m. galapan, eta 300 m. bizikletan egingo dabez. Ordu laurden beranduago 6 eta 9 urte bitartekoak hasiko dira. Honeek 300 m. galapan, 900 bizikletan eta beste 300 m. barriro be galapan. Nagusienak, 11:30ean urtengo dira eta 900 m. arineketan, 1.200 m. bizikletan, eta 900 m. arineketan egingo dabez. Amaitutakoan kopautxoa eta oparien zozketea egongo da.
Izen emotea 10:00etatik 10:45era izango da eskoletan. Partaideak 3 euro pagau behar dabez.
Oskar Garro Lagun Taldeak duatloia antolatuten dau ziklismo egokitutako txirrindulari igorreztarra lagunduteko. Jasoten dan dirua, alde batetik duatloia bera pagetako eta bestetik ziklisteari entrenamentuakaz lagunduteko eta txapelketetan parte hartzeako erabilten da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|