Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bost herri kirolari arratiar eta Pedro J. Monge gitarrajolea

Dimetal Fest jaialdiak aurten ekarriko dituan barrikuntzen artean, herri kirolak eta metal musikea buztartzen dituan proposamen hau dago. Pedro J. Monge Whäldemar taldeko gitarrajoleak ipiniko dau musikea eta Arratiako bost kirolarik erakustaldia egingo dabe metal soinuakaz batera. Hitzordua, urri lehenengoaren 29an izango da, 13:30ean, Dimetal Fest-eko EH Matxete eszenalekuan.
Azkora beharretan Aitzol Atutxa dimoztarra eta Irati Astondoa zeanuriztarra, ingudea altxetan, Haizea Ziarrusta dimoztarra eta trontzan Jon eta Aitor Loiola anaiak egongo dira erakustaldi original honetan. Ez dago argi, gitarrajolea egokituko ete dan herri kirolariai ala alderantziz izango ete dan. Baina bai musikazaleak bai herri kirol zaleak, sano ikuskizun desbardina gozatuteko aukerea izango dabe Diman.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD