Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Euskal Herriko txapela jokatuko da Zeanuriko Mendi Duatloian

Urri bigarrenaren 6an, 16:00etan, VIII. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko 5. probea jokatuko da Zeanurin. Euskal Herriko txapela be jokatuko da proba horretan. Joko Alaik Udalaren laguntasunagaz antolatuten dauan mendi duatloian, 16 urtetik gorako edozein kirolzalek hartu ahal dau parte. Kirolzaleai zuzendutako lagun arteko proba herrikoia da eta kirolari federauak lehian, eta erlojuari eta sailkapenari begiratzen ez deutseen kirolariak batuko dira mendi duatloi honetan.
Igazko moduan, neska bikoteak, mutil bikoteak, zein mistoak, hartu ahal izango dabe parte eta erreleboka egiteko aukerea dago. Hau da, arineketan egiten dauanak hasi eta amaitu egingo dau probea eta bizikletakoak bigarren sektorea egingo dau. Antolakuntzakoen arabera, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko lasterketa guztietan erreleboka hartu ahal izango da parte, herritar gehiagori zabaldu gura deutseelako duatloia.
Goizeko 11:00etan umeentzako mendi duatloia egongo da.
Izen emotea
Izena probearen bezperara arte, urri bigarrenaren 5era arte, emon daiteke www.kirolprobak.com webgunean, 15 euro ordainduta bakarka parte hartzean dabenak eta 25 euro ordainduta erreleboka parte hartzean dabenak. Egunean bertan be, izena emoteko aukerea egongo da Zeanurin, 20 euro ordainduta bakarkakoak eta 30 euro ordainduta erreleboetako bikoteak.

Euskal Herriko zirkuituko bosgarrena
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bosgarren probea izango da Zeanurikoa. Zirkuitu honetako lehenengo mendi duatloia, Ibarran izan zan urri lehenengoaren 8an. Bigarrena Igartzan jokatu zan hilaren 15ean eta 22an eta 29an beste bi jokatuko dira, Urduñan eta Arriaranen, hurrengoz hurrengo.
Zeanuriko probearen ostean beste hiru jokatuko dira urri bigarrenean: Getarian 12an, Amasan 21ean eta Zegama-Aizkorrin 27an. Zirkuituko atzenengo biak zemendian izango dira: Usansolon zemendiaren 10ean eta Adunan 24an.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD