Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Tubik eta Loiolak, Lur Ziarrusta eta Utxuren kontrako azkora desafioa egingo dabe Indusin

Urri bigarrenaren 5ean, barikuan, arrastiko 18:30ean, Indusiko San Fresku jaietako egitarauaren barruan.


Joxe Martin Bustinza "Tubi" eta Jon Loiola lasto jasotzen txapeldunak, Lur Ziarrusta pelotariak eta Xabier Garcia "Utxu" Lemoako azkolariak osotutako bikoteagaz neurtuko dira azkorako desafioan Indusiko jaietan. Bost kana erdiko, txanda librean izango da egin beharreko lana.
Interes handia sortuko dau duda barik desafioak, beste arlo batzuetako kirolari handiak zelan moldatuten diran azkoreagaz ikusteko. "Azkora bategaz asko edo gitxi etxean beti ibili gara eta horrek aukera batzuk emoten deuskuz holango desafioak egiteko" azaldu deutso BEGITUri Tubi Lasto Botatze eta Lasto Jasotze txapeldun handiak. Zein bikotek irabaziko dauan ez dago argi beretzat. "Guretzat lan gogorra izango da baina ahal dana egingo dogu irabazteko" gehitu dau Tubik. Jokoan dirurik ez dagoala, "norberaren prestigioa eta duintasuna" dagozala jokoan dino.

Danak azkoran
Herri kirol erakustaldietan topo egiten dabe lau kirolariak. Jon Loiola eta Tubi lasto jasotzen ibilten dira eta holangoetan, gehienetan, beste herri kirolen erakustaldiak be egoten dira. Desafio hau egitea "gure arteko asunto bat izan zan" dino Tubik, Tubi eta Loiolarena, hain zuzen be.
Lemoako azkolariak eta inoz azkoran egin bako Dimako pelotariak onartu egin eben desafioa eta Ziarrustak Indusiko jaietan antolatuteko aukerea ikusi eban. "Eta behin fetxea ipinita, aurrera egin behar" dino Ziarrustak. Holan, pelotaria azkoran entrenetan hasi da bere bikotekide azkolariagaz eta "oin momentuan irabazi ahal dogula pentsetan dot" dino.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD