Bizkaiko Mendi Federazinoak homologautako mendi bideak ezetu arazo gura ditu eta Bizkaiko I. Xendazaletasun Ligea antolatu dau. Proiektu honetan Austarri Mendi Taldeak be hartzean dau parte.
Ligea martiaren 11n hasi zan. GR123 Lekeitio-Ondarroa ibilbideagaz. Guztira 11 ibilbide dira, Austarri Mendi Taldearena zortzigarrena izango da, urri bigarrenaren 7an, eta PR11 Zubialde-Zubialde ibilbidea egiteko aukerea eskaintzen dau.
Ibilbideak 16,9 kilometro ditu eta 760 metroko desnibela. Urtekerea Zeberioko Zubialde auzunean izango da 09:00etan. Ibilbidea, Zubialde, Zeberiogana, Irumugarrieta, Argiñao, Sarasola, Ermitabarri eta Zubialde da.
Izena online emon daiteke urri bigarrenaren 4ra arte, bmf-fvm.org webgunean edo egunean bertan Zubialden 08:30etik aurrera.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|