Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuten dauan Pelota Txapelketea, Gabonetatik udagoienera pasau da eta urri bigarreneko hiru astegoienetan jokatuko da. Hilaren 12 eta 19an finalaurrekoak eta 26an finalak, hain zuzen be. Jaialdi guztiak 18:30etik aurrera izango dira.
Aurten hiru mailatan jokatuko da txapelketea. Kadete mailan, Lau t'erdian, buruz burukoa jokatuko dabe; Gazte mailan, bikoteka frontoi osoan eta Nagusiak bikoteka 5aren barruan. Beraz, edade desbardinetako pelotariak modalidade desbardinetan jokatuten ikusteko aukerea egongo da. Pelotariak, puntako Arratiako pelotariak eta Bizkaiko "onenentxuenak" izango dira antolakuntzearen arabera.
Jai giroa
Pelota partiduez gainera, zozketea, jana eta edana ez dira faltauko eta sarrerea libre izango da. "Edozein bertaratu eta esku peloteagaz disfrutau ahal izango dau. Aprobetxau Arratian dagoan kategoria ikusteko, aukera ezin hobea daukagu Diman eta" dinoe Txumuluxueta Pelota Klubekoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|