Urri bigarrenaren 21ean, Igorreko mugak ezetuteko martxa arautuaren hogeta hamaikagarren edizinoa izango da. Martxeak ibilbide bi izango ditu aukeran; luzea 27 kilometrokoa eta laburra 17 kilometrokoa.
Ibilbide luzea egiteko urtekerea 08:30ean izango da Igorreko kiroldegitik eta parte hartzeako izena bertan emon behar da urten aurretik, 08:00etatik aurrera. Ibilbide laburra egin gura dabenak, ordu erdi beranduago daukie izen emotea eta urtekerea. Hau da, izena 08:30etik aurrera emon daikie kiroldegian eta 09:00etan ekingo deutsie bideari. Izena emoterako orduan 5 euro ondaindu behar dabe nagusiak.
Martxa hau Motxogan Kultur Taldeak Udalaren laguntzeagaz antolatuten dau, Tomas Arandia "Piru"ren omenez. Arandia Igorreko munarriak ezetuteko martxa arautua bultzatu ebenetako bat izan zan. 2002an hil zan eta harrezkeroztik bere oroimenean egiten da martxea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|