Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Hiru ibilbide egongo dira Zizetan Mendi Martxan

Urri bigarrenaren 21erako, XII. Zizetan Mendi Martxea antolatu dabe Diman. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: Handie, Txikie eta Dimesten izenekoak. Edozein ibilbidetako partaideak goizeko 08:00retan urtengo dira frontoi txikitik. Ibilbide luzea aukeratuten dabenak 28 kilometro inguru egingo ditue, eta laburra egiten dabenak 19,5 kilometro. Dimesten izenekoaren ibilbidea barriz, familian egiteko modukoa izango dala dinoe udal iturriak, "baina igazkoa baino apur bat gogorragoa".
Ibilbide luzea aukeratuten dabenak plazatik urten eta Biterino, Bikarregi, Artaun, Belatxikieta, Urtemondo, Mugarrekolanda, Baltzola, Indusi eta Bargondiatik pasauko dira. Laburra egiten dabenak barriz, ibilbide bardina egingo dabe Artauneraino eta gero Ugariotzetik plazara joango dira ibilbidea amaituteko.
Izena aurretik emon daiteke Dimako Udalaren webgunean, udaletxean edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean 8 euro pagauta; edo egunean bertan, martxea hasi aurretik 12 euroko prezioan.
Horniketa puntuak egongo dira bidean eta amaitutakoan indarrak barriztuteko be bai. Partaideai kamiseta bana emongo jakie.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD