Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratia, Otxandio eta Zeberioko mendizaleak Igorren batuko dira

Hemeretzi urte dira Arratia eta inguruko hainbat mendi taldek eguna alkarregaz pasetako Mendizale Eguna ibilbide bategaz ospatuten dabela. Arantzazu, Areatza, Igorre, Lemoa, Otxandio, Ubide, Zeanuri eta Zeberioko taldeak txandaka antolatuten dabe mendi martxea. Aurten, urri bigarrenaren 28an izango da eta Igorreko Motxogan Kultur Taldearen ardurea izan da antolaketea.
Ibilbideak 15 bat kilometro izango ditu eta erraza dala dinoe antolatzaileak. Partaideak, Igorreko kiroldegitik urtengo dira 09:00etan, Motxogan igon, eta Suña, Loiate, San Antolingo ermitatik eta Urkizutik pasau ondoren Igorrera bueltauko dira. Ibilbidea amaitutakoan indarrak barriztatuteko kopaua egongo da eskolako aterpean. Izen emotea 5 eurokoa da nagusien kasuan eta debalde umeentzat, eta hilaren 24ra egin daiteke herriko mendi taldeagaz kontaktuan jarrita.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD