Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu ditu hiru adingabe jipoitu eta umilatzeagaitik

Durangoko Ertzain-etxeko agenteak sei gizon atxilotu ebezan urri lehenengoaren 28an, hiru adingabe legez kanpo atxikitzeagaitik. Gazteai mehatxu egitea eta lapurtzea be egozten jakie atxilotuai. Hiru gazteak jipoitu eta umilau ostean, erropa barik itxi ebezan Dimako baso baten.
Ertzaintzaren iturrien arabera, zapatu arrastian, Bilboko Abandoko autobus geltokian autobus bat hartu eta Dimara abiatu ziran hiru gazte. Bertara ailegauta, gaua heldu arte etxon eben hiru gazteak, eta, 20:30ak jota zirala, marihuana plantazino bat lokalizauta eukien baserri batera joan ziran. Txarrantxadun alanbre hesi bat zeharkatu ostean, adingabeak baserriko lurretan egoan negutegian sartu ziran. Jarraian,  hainbat marihuana landare ostu ebezan bertatik. Oinez Dimarantza itzultzen joiazala, gazteak lur orotariko ibilgailu bat euren atzetik segika ebela konturatu ziran. Egoerea ikusita, gazteak galapan iges egin eben; baina, ibilgailuan joiazanak gazteetako bat harrapatu eben. Halan, jipoitu eta ibilgailuan sartu eben eurekaz eroanez. Marihuana ostu eben beste gazte biak, autobusa hartu eben Bilbora itzultzeko. Minutu batzuk geroago, gazte biak euren lagunaren telefonotik egindako dei bat jaso eben, eta, Lemoan autobusetik jaisten ez baziran, ondorio guztiak lagunak ordainduko ebazala ohartarazo eutseen. Mehatxuak ikusita, gazteak Lemoan autobusa itxi eben, eta, jarraian, gizonezko bik ibilgailu baten hartu ebezan. Adingabeen motxilak ibilgailuan sartu ostean, guztiak be marihuana plantazinoa egoan baserrirantza abiatu ziran. Baserrian, lur orotariko ibilgailua eukien zain, eta, bertatik, sei lagun jaitsi ziran, guztiak be arpegia euren kirol jertseen kaputxeagaz estalita eukiela. Ibilgailutik jaitsitako lagunak gazteak joten hasi ziran. Eraso horren ostean, gazteak lur orotarako ibilgailuan sartu eta San Lorentzoko ermitearen inguruetara eroan ebezan; bertan, barriz be jipoitu ebezan. Jarraian, hainbat baso pistetatik ibili ostean, gazteak baso batera eroan ebezan, eta, bertan, biluztera behartu ebezan. Behin erropa barik, gazteak euren datu personalak eta telefono mobikorren pasahitzak emotera behartu ebezan. Azkenik, gazteak basoaren erdian itxi ebezan, aldez aurretik gertatutakoa salatzen baeben hil egingo ebezela mehatxatuta. Gazteak mendian nora ezean ibili ziran ordu biz, atzenean kanpaldi bat egiten egoan talde bategaz topo egin eben arte. Honeek erropak itxi, eta, adingabeak Ertzaintzagaz ipini ziran hartu-emonetan. Ertzainak Durangoko anbulatoriora eroan ebezan badaezpada osasun arreta jasoteko, hasikera baten zauriak arinak zirala bazirudian be. Gazteak erasotzaileen deskripzinoak emon eutseezan eta suzko arma bategaz mehatxatu ebezala jakinarazo eutseen. Durangoko ertzain etxeko agenteak ikerketea egin eben eta sei lagun atxilotu ahal izan ebezan Ertzaintzak hiru gazteak legez kanpo atxilotzea egotzita. Gazteak mehatxatzea eta lapurtzea be egotzi deutsee atxilotuai. Horrezaz gainera, agenteak jaurtigairik bako errebolberra be atzeman eben. Ertzaintzak edegita dauka oraindino ikerketea eta atxiloketa gehiago egitea ez dau baztertzen.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       
   
 Gotzone Arrizabalaga
2014 ko / 10 / 7an
artikulu baten ganeko iritzia
Deia eta Correo egunkariaren itzulpena egin izan du Begituk.. badakizue..legearen arabera inor ez dela erruduna epaitu arte? Ze motatako albistea da hau?
"Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu ditu hiru adingabe jipoitu eta umilatzeagaitik" non dekozue " ustez " hitza?
gainera zuen informazioa ez da zuzena, baina ez noa zuzentzen ibiltzen..zuen lana da kontrastatzea .
Tristeena da jendeari min egiten diezuela , eta handia gainera eta gure nahi ez gure erantzunkizun bat duzuela kazetari moduen.
   
 olatz
2014 ko / 10 / 1an
iritzia
Berri honek ematerako orduan kontu handiarekin ibili behar garela uste dot.

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD