Austarri Mendi Taldeak jardunaldiak antolatu ditu zemendiaren 18tik 23ra. Jardunaldiok domekan, hilak 18, hasiko dira 12 kilometroko mendi ibilaldi eta babajanagaz. Hurrengo astean, astelehen, eguazten eta barikuan, Kilian Jornet: Path to Everest dokumentala, Lur Basterretxearen Karibu Tanzania berbaldia eta Juan Vallejoren Nire mendiak ikus-entzunezkoa ikusteko aukerea egongo da.
Urtekerea Arlaban mendietatik izango da. Partaideak, 08:00retan batuko dira plazan eta autobusez joango dira Krutzeta mendatera. Ibilbidea Jarindo (895 m.) eta Albertia (867 m.) mendi tontorretatik pasauko da Legution amaituteko. Bazkaria Otxandion izango da.
Everest, Kilimanjaro eta Karakorum
Jaume Martí eta Josep Serrak zuzendutako Kilian Jornet: Path to Everest dokumentalean, Kilian Jornet mendiko atletak bere alderik intimoena azaltzen dau, bere bildur, kontraesan eta ilusinoak agerian itxiz. Filma hilaren 19an egongo da ikusgai.
Hilaren 21ean, Karibu Tanzania izeneko berbaldia emongo dau Lur Basterretxeak. Basterretxeak Tanzaniako leku zoragarrietatik ibilbidea eta Kilimanjaro mendiko igoerea azalduteaz gainera, hango lagunakaz bizi izandako esperientzia kontauko dau.
Amaitzeko, hilaren 23an, Juan Vallejoren Nire mendiak ikus-entzunezkoan, Karakorum eta Himalaiako mendi altuenetarako espedizino baten barri emongo dau. Espedizino haretan, 6.000 metroko tontor bat, 7.000ko beste bat eta 8.000ko beste bat eskalatzeko helburua eukien espedizinokoak. Juan Vallejo bera egotekoa da Zeberion, bere bizipenak kontetan. Emonaldi guztiak 20:00etan izango dira.
Aurtengoa, zazpigarren edizinoa da eta oin arteko balantze positiboa egin dabe antolatzaileak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|