Igorreko San Kristobaleko XVI. Mendi Martxea abenduaren 1erako antolatu dau Intxaurbizkar Kultur Elkarteak. Aurreko urteetan legez, ibilbide bi dagoz aukeran, luzeak 20,5 kilometro izango ditu, eta laburrak 17 kilometro. Urtekerea San Kristobaleko plazatik izango da 08:30ean. Martxea amaitutakoan partaideentzako oparia eta kopaua egongo da. Mendi Martxearen ostean, Intxaurbizkar Kultur Elkartekoak prestatutako babak jateko aukerea izango dabe berrogeta hamar lagun inguruk. Izena aldez aurretik emon behar da.
Martxan edo-eta osteko bazkarian parte hartzeako izen emotea zabalik dago zemendiaren 28ra arte. Prezioa zazpi euro dira mendi martxea bakarrik egin gura dabenentzat eta 15 euro mendi martxan eta bazkarian izena emoten dabenentzat.
Izen biko auzo eta jaiak
Auzoan santu biren izenpeko ermitea dago, Elgetzuko Santa Luzia eta San Kristobal ermitea, hain zuzen be, eta martxea garagarrilean egiten zan 2013ra arte, San Kristobal jaietan. Baina ibilbidea Urkiolako Parketik zehar doa eta sai zuriaren babesa dala-eta, askotan aldatu behar izaten eben ibilbidea. Hori dala-eta, antolatzaileak mendi martxea, auzuneko beste jaietara, hau da, abenduan ospatuten diran Santa Lutzi jaietara, pasetea ebatzi eben, nahiz eta San Kristobaleko Martxa izena mantenidu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|