Dimako Udalak antolatuta, abenduaren 8an, 18:00etan, jokatuko da Diman Euskal Herriko Lasto Botatze Txapelketea frontoian. Zortzi kirolari neurtuko dira, tartean Jose Martin Bustinza "Tubi", txapeldun dimoztarra. Oin arte egindako txapelketa guztiak, hamabi, irabazi dauz Tubik eta hamahirugarrena be lortzean saiatuko da.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko bederatzi kirolari neurtuko dira. Juan Carlos Lopez, Beñat Obieta, Aitor Rodriguez, Patxi Ituarte, Ekaitz Salcedo, Mikel Agirre, Andde Arbenoitz eta Anthony Govaert txapela Tubiri, faboritoari kentzean saiatuko dira. Oin arteko txapel guztiak irabazteaz gainera, markea be Tubirena da, 6 metro eta 70 zentimetrotakoa.
Lasto Jasotze Txapelketea
Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea hilaren 22an izango da Mutrikun. Tubik bertan hartuko dau parte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|