Igorreko XLII. edizinoa, lehenengoa lez, lasterketa nazionala izango da eta ez nazinoartekoa, aurreko 40 urteetan izan dan moduan. Goizeko hamarretan hasiko dira Kadeteak, neskak eta mutilak; 11:00etan, Juniorrak eta andrazkoen Opena eta 12:00etan, Elite eta 23 Urte Azpiko Gizonezkoak neurtuko dira.
Ha-ta guzti be, lasterketa interesgarria eta ziklo-kroslarien artean lehia estua izatea espero dabe Arratia Ziklista Elkarteko antolatzaileak.
Lehenengo urtekoa, 1976koa eta aurtengoa dirala maila nazionalean egindako bakarrak dino Juan Mari Zurinaga AZEko presidenteak "gainontzeko guztiak maila altuagokoak izan dira, nazinoartekoak". Mailaz bajatuteko errazoien artean, aurrekontu handia behar dala horretarako; Igorreko Udala salbu, erakundeen babes faltea eta antolakuntzan erreleborik eza, aitatzen dauz Zurinagak.
Ha-ta guzti be, zaleentzat lasterketa polita izango dalakoan dago. "Lehia handia egongo da eta gureak hemen egongo dira". Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak egongo dira, beraz. Batez be kaminoan lehiatzeko taldea izan arren, AZEkoak, Jon Intxausti eta Ander Barrenetxea, beste batzuen artean, Igorren izatea espero dabe.
Olabarriko zirkuitua
Olabarriko zirkuituan jokatuko da Igorreko Ziklo-krosa. Zirkuitu hau Munduko Kopako lasterketak egiteko egin zan eta Igorrek Munduko Kopa egiteko moduko azpiegiturea be badauka. Horregaitik, Euskal Herrian barriro be Munduko Kopako lasterketa bat egitekotan, Igorrek jarraituko dauala izaten lekurik aproposena uste dau Ander Gorospe AZEkoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|