Euskal Mendizale Federazioaren Kirol Eskalada Txapelketea, zemendiaren 23tik 25era jokatu zan Nafarroako Berriobeiti herriko errokodromoan. Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarrak egozan hiru probetan, azkartasuna, boulder eta zailtasunean, hain zuzen be, irabazi eban txapela.
Txapelketako irabazleak, Itziar Zabalak eta Mikel Linazasorok, aukera asko daukie Joko Olinpikoetan parte hartzeako. Izan be, 2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan, eskaladeak hiru proba horreek izango ditu eta Euskal Mendizale Federazioak horregaitik sartu ebazan hirurak txapelketan.
Argi dago lesinoak atzean itxi dituala Itziar Zabalak eta forma betean dagoala. Txapelketea gogorra izan zan, baina dimoztarrak proba guztiak irabaztea lortu eban.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|