Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratia eta Athleticeko beteranoak partidua jokatu eben Gurutze Gorriari lagunduteko

Arratiako Gurutze Gorriak bere proiektuak finantziau ahal izateko, Arratia eta Athletic klubetako talde beteranoak partidu bat jokatu eben Igorreko Urbieta zelaian abenduaren 2an. Taldeak mistoak izan ziran, andra eta gizonezko jokalariak osotutakoak. Emaitza 1-2 izan zan.
Arratiako Gurutze Gorriak dituan Gizartekintza eta Emergentzietako Zerbitzuak manteniduteko ez dala nahikoa jasoten dabezan erakundeen diru laguntzak dino Idoia Zuloaga AGGko teknikariak eta finanziazinoa lortzeako beste modu batzuk topau behar ditue. "Ez dogu persianea jeitsi gura, premina daukan jentea dago atzean eta" dino Zuloagak. Horregaitik, ikusita Arratian futbol zaletasun handia dagoala eta Athletic, beti egoten dala prest ekintza solidarioetarako, partidua antolatu eben dirua batzeako.
Telebisino bat, kirol materiala eta Beñat Etxebarriak emondako Athleticeko kamisetea be zozketatu ziran.

"Euren eskubideak jokoan"
"Euren eskubideak jokoan" lemapean, egoera ekonomikoa dala eta, datozan Gabonetan seme-alabai jostailuak erosi ezin deutseen familiai emoteko, jostailu barriak jasoko ditu Arratiako Gurutze Gorriak. Jostailuak Igorreko Agirre Lehendakaria kaleko Gurutze Gorriko lokalean itxi daitekez. Jostailuok, barriak, ez belikoak eta ez sexistak izan behar dira. "Igaz porrota izan zan. Ez genduan batu ezta Arratiako umeai jostailu bana emoteko be. Familiako jostailu bat egon zan, ume bi edo gehiagorentzat, jostailu bakarra" azaldu dau Zuloagak penaz.
Ha-ta guzti be, aurten be ipini dabe martxan jostailuak batuteko kanpainea. Izan be, olgetea ume guztien eskubidea da eta jostailuak eskubide hori gauzatzeko bitartekoak dira. Arratian 56 jostailu behar dira aurten, umeen eskubide hau bermatzeko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD