Abenduaren 16an, 09:00etan, hasiko da Diman Bizkaia Kopa Trail (BKT) mendi kirol ligako zortzigarren eta azken etapea. Laugarren aldia da Diman BKTko etapa bat egiten dana. Bizkaia Kopa Trail mendi kirol liga da. Martxea, Trail, MTB eta Txakur krosak osotuten dabe BKT. Martxea ez da lehiakorra eta besteak puntuetan dabez.
Mendi martxa bi dagoz aukeran, bata luzea, 20 kilometro eta bestea laburra, 10 kilometrokoa. Mendi martxako partaideak 09:00etan urtengo dira plazatik. Ordu erdi beranduago, 09:30ean, txakur krosa hasiko da; 09:45ean, trail luzea; 10:00etan, trail laburra eta 10:30ean, mendi bizikletea. Martxa laburrak, trail laburrak eta txakur krosak 10 kilometro inguruko ibilbidea daukie; martxa luzeak, trail luzeak eta mendi bizikletako probak, 20 kilometrokoa.
Izena online emon daiteke abenduaren 14ra arte, bizkaiakopatrail.com webgunean edo egunean bertan 08:00retatik aurrera. Etapa egunean, prezioak igongo dira eta egun horretan izena emoten dabenak ez dabe oparirik jasoko. Txakurrentzako albaitari kontrola be 08:00retan hasiko da. BKTk Stop Sanfilippo Fundazinoari lagunduten deutso.
Etapearen ostean, sari banaketea egongo da.
Azken etapea
Aurtengo edizinoko lehenengo probak Arrietan jokatu ziran martiaren 18an. Ondoren, Lemoiz, Morga, Loiu, Trapagaran, Zamudio eta Lekeition jokatu dira, eta atzena Diman izango da.
Zazpi proba jokatu ostean, bizikletan Zuriñe Frutos eta Javier Goitia Onaechevarria dira liderrak; txakur krosean, Virginia Aldama Cortina eta Ivan Herrera Perez, trail laburrean Begoña Uriarte Ibarrola eta Ekaitz Kortazar Zenikaonaindia, eta trail luzean, Lorena Guinaldo Mancebo eta Mikel Monasterio Asteintza.
BKTko sari banaketea Bilbon izango da urtailean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|