Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Dimako Amaia Aldayk jantzi dau Emakume Master Cupeko txapela

Erraz nagusitu jakon Amaia Alday Oihana Orbegozori Emakume Master Cupeko lau t'erdiko finalean, 8-22 irabazita. Finala, abenduaren 9an jokatu zan, Azkoitiko Gurea pelotalekuan. Alday Promozino mailako txapelduna izan zan eta Lehen mailakoa Patri Espinar. Txapelketea irabazita, datorren urtean lehen mailan jokatuko dau dimoztarrak.


Amaia Aldayk 18 urte baino ez dituan arren, maila handia erakutsi dau Master Cup Txapelketa guztian zehar. Finalean, hasikeratik aurreratu zan markagailuan Alday. Oihana Orbegozok baino askoz gehiago gozatu eban pelotea eta dimoztarraren aurkariak 8 tanto baino ezin izan ebazan egin.
Alday Arratia Futbol Taldeko jokalaria be bada. Denporaldi honetan, Arratia Euskal Ligan dago, igoera postuan, liderra da-eta.

Lehenengo aldia izan da Emakume Master Cup Txapelketea jokatu dozuna eta irabazi.
Bai. Promozino mailan apuntau nintzan probetako. Hasikerako partiduak uste baino errazagoak izan ziran. Oso erraz irabazi nebazan. Aurrera egin ahala, urduritasuna handitzen joan zan eta gogorragoak ziran partiduak. Ez neban espero lehenengo urtean finalera heltzea eta oindino gitxiago irabaztea. Baina finala be espero baino errazago irabazi neban. Orbegozok presino handia eukan etxetik hur jokatzen ebalako. Polita izan da txapelketea.



Noz eta non hasi zinan pelotan?
Dimako Txumuluxueta Pelota Eskolan hasi nintzan. Txikitan lagunakaz frontoian jokatzen neban eta pelota eskolan hasi eta urtebete egon nintzan. Oso gustura nengoan baina Arratiak neska taldea egingo ebala eta futbolean apuntau nintzan. Baina lehenengo urtetik Imanol Agirre hasi jatan esku pelotara bueltetako esaten. Eta bueltau nintzan barriz eta Emakume Master Cup Txapelketea jokatu dot. Eta irabazi.



Txapelketa honek argi itxi dau, uste baino neska gehiagok jokatuten dabela esku pelotan. Ikusiezin ziran baina argitara atera ditu.
Hasi nintzanean hiruzpalau neska izaten ginan txapelketetan, eta harritu egin nau txapelketa honetan hainbeste egoteak, 96 guztira kategoria bietan. Ez neban espero hainbeste izango ginanik, eta gainera uste dot gero eta gehiago izango garala.



Arratia Futbol Taldeko jokalaria be bazara. Noztik?
Oin dala lau edo bost urte. Txikitan be egon nintzan eta urte batzuk taldean jokatu barik barriz bueltau nintzan oin dala bost urte inguru.



Liderra da Arratia Euskal Ligan eta Bigarren Mailara igoteko aukerak baditu.
Bai, 2016-2017 denporaldian, Bigarren Mailan jokatu genduan. Bajatu egin ginan, baina oin lehenengo postuan gagoz eta burrukan barriro igoteko.



Aukeratzekotan zein aukeratuko zeunke futbola ala pelotea? Ze hain maila altuetan biak mantenidutea gatxa izango da.
Ez dakit zein aukeratuko neuken. Biak gustetan jataz. Futbolean urte gehiago daroadaz eta taldean jokatzea politagoa da. Biak batera egiterik dodan bitartean, bietan jokatuko dot.



Zenbat entrenau izan dozu kirol bakotxean?
Futbolean hiru entrenamentu gehi partidua izaten dodaz astean, eta eskupelotan oin arte astean bi izan dira.



Datorren urtera begira zeintzuk dira zure planak?
Hasteko futbolean jarraitutea eta espero dot mailaz igotzea eta eskupelotan oin lehen mailan jokatu behar dot lau t'erdian. Maila horretan partidu kopurua txikiagoa da, jokalari gitxiago dagozalako, baina exigentzia askoz altuagoa izango da. Gehiago entrenau beharko dot seguruenik.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD