Urtailaren 13an jokatuko da, 10:00etatik aurrera, plazako frontoian. Euskal Herriko taldeez gainera, Holandako talde bat, Monikendan eta Eskoziako beste bat, Ayrshire, saiatuko dira txapela lortzean.
Lau kategoria izango dira: Gizonezkoen 640 kilokoa; andrazkoen 520 kilokoa; mistoa 600 kilokoa eta gazteen kategoria. Hamalau taldek hartuko dabe parte; Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa); Antsoain (Nafarroa), Badaiotz (Araba), Ibarra (Gipuzkoa), Berriozar (Nafarroa); Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Abadiño (Bizkaia), Bizindar (Aiaraldea, Araba), Txantrea (Iruñea, Nafarroa), Goiherri (Erandio, Bizkaia), Murueta (Bizkaia), Zuraide (Lapurdi), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Monikendan (Holanda) eta Ayrshire (Eskozia), hain zuzen be.
Arratiarrak
Arratiarrik be egongo da nazinoarteko txapelketa honetan. Holan, Ruth Linaza lemoaztarra, Badaiotz taldeko tiralaria, bertan egotekoa da. Bere ustez txapela lortzea "gatxa" izango da, baina betiko lez ahalegin guztia egingo dabe eskuratzeko. "Oindino gehiago etxean dalako" dino.
Galder Gobantes Zeberiokoak Gipuzkoako Ibarra taldeagaz hartuko dau parte. Antolakuntza lanetan be ibili da tiralaria, bere herrian jokatuko dan txapelketan dana ondo urten daiten.
Zeberioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Zeberioko alkarteak, sokatira taldeak eta Bizkaiko eta Euskadiko Herri Kirolen Federazinoak antolatu dabe alkarlanean Nazinoarteko Sokatira Txapelketea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|