Igaz erosi eben Fiat Panda kotxea Unai Silba eta Urdax Moreno lemoaztarrak rally honetan parte hartzeako baina ezin izan eben parte hartu epez kanpo heldu ziralako. Aurten hartuko dabe parte lehenengoz, Marokoko basamortutik doan rally horretan eta urtailaren 19an kotxearen aurkezpena egin eben Lemoan. Desert Trophy Panda Raida zezeilaren 16tik 24ra bitartean izango da.
Ibilbidea mendi, ibai eta basamortutik pasauko da eta holango bideetatik ibilteko egokitu dabe kotxea. "Urte osoa emon dogu horretan" azaldu deutso Silbak BEGITUri, "eta oindino ez dogu amaitu".
Sailkapen orokor bat be egongo dan arren, hiru kategoria dagoz, kotxearen araberakoak: Panda/Marbella 4x2, Panda 4x4 eta Terra 4x2. Lemoaztarrak Panda 4x2en sailkapenean dagoz.
Abiadura kontrola
Europan antolatu eta Afrikan egiten diran rally eta raidak zeharka- tzen dabezan herrietan "hautsa, zaratea eta inoz ezbeharren bat" ixten dabe. Raida errespetuzkoa izan daiten, partaideen abiadura kontrol "zorrotza" izaten dabela dinoe antolakuntzakoak euren webgunean, eta herrixka txikietan 20 kilometro orduko eta pistetan 80 km/h da hartu leikien gehienezko abiadurea.
Raidak eskolako materialez betetako kamioi bat be eroango dau eta partaideak be eroan leikie eskolako materiala.
Lemoako aurkezpenean, be jaso eben material hori.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|