Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Oier Etxebarria eta Amaia Aldayren partiduak Igorreko Udal pelotalekuan

Hiru binakako partidu jokatuko dira Igorren zezeilaren 16an, 17:00etatik aurrera. Lehenengoa, Emakume Master Cupeko Eskuz Binakakoa eta horretan Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi, Dimako Amaia Alday eta Lemoako Ainhoa Romerogaz neurtuko dira, txapelketako lehenengo partiduan. Ondoren, Gazte mailako partidu bat, Ibai Cimadevilla eta Arandiak Arrien eta Morga izango dabez aurkari. Azkenik, Promozino Txapelketako Binakako finalaurdenetako partidua. Honetan, Aitor Elordi eta Oier Etxebarria igorreztarra, Peña II eta Aranguneri nagusitzen saiatuko dira.
Oier Etxebarriarentzako profesionaletan lehengo urtea dan hau, sano ondo hasi dau. Igorren jokatu aurretik, Mallabian jokatu eben Agirre eta Iturriagaren kontra hilaren 8an eta 22-17 galdu eben. Sei partidu jokatu eta lau irabazi ostean, Elordi-Etxebarria bikotea hirugarren dira sailkapenean. Partiduetarako sarrerak 5 euroko prezioan erosi daitekez kiroldegian, 16 urtetik beherakoak euro bi ordaindu behar dabez.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD