Zezeilaren 17an, Itxaso Onsalori nagusitu jakon Irati Astondoa azkolari zeanuriztarra Oñatin eta holan, Emakumeen Banakako Urrezko Aizkoraren Txapelketako finalerako sailkatu da. Finala martiaren 2n jokatuko da Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan eta han Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo izango ditu aurkari.
Gizonezkoen Binakako finala
Gizonezkoen Urrezko Aizkorako Binakako finala be jokatuko da. Aitzol Atutxa eta Julen Alberdik finalerako pasea lortu eben zezeilaren 3an, eta Larrañaga eta Otaño be sailkatuta egozan finalerako. Txapela eskuratzen saiatuko zan hirugarren bikoa ebatzi zan Oñatin zezeilaren 17an. Iker Vicente eta Ruben Saralegi, Xabier Orbegozo eta Jon Rekondoren kontra neurtu ziran. Vicentek eta Saralegik irabazi eben.
Beraz, martiaren 2an, Azpeitian, Aitzol Atutxak eta Julen Alberdik, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga, eta Ruben Saralegi eta Iker Vicenteren kontra neurtuko dira Binakako Urrezko Aizkorako txapela lortzeako.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|