Dimako Tiritu Ziklista Kirol Klubak I. Dima Master Saria antolatu dau martiaren 2rako. Lasterketea 15:30ean hasiko da eta 78 kilometroko ibilbidea eta 780 metroko desnibela izango dau. Gizonezkoetan, Master 40, 50 eta 60 eta Eliteko lasterketak jokatuko dira. Andrazkoetan, Elite maila eta Juniorrak. Atzen honeek "harrobia bultzatzeko" konbidau dituela dinoe antolatzaileak. Dimako Udala eta Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea dira proba honen babesleak.
Txirrindulariak Dimako frontoitik urten eta Zeanuriraino joan eta Igorrera bueltauko dira. Gero, beste bira bi egingo ditue Undurragako presatik eta San Kristobalera igongo dira. Handik Biteriñora eta Dimako frontoian amaituko dabe lasterketea.
Berrehun partaide
Masterren sari hau, Arratiako txirrindularitzan egoan hutsune bat betetera dator; izan be, proba gehienak gazteentzat dira. Horregaitik entrenetan eta lehian jarraituten daben txirrindulari nagusiak master kategoriako probak eta sariak eskatuten dabez. Lehenengo Dima Master Sarian, 200 lagunek emon dabe izena eta partaide kopurua beteta dago.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|