Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Igorren

Aurten be, Ganzabal Mendi Taldeak, Mendi Amesgarriak saioetarako, 2018an Bilboko Mendi Film Festivalen izandako pelikularik onenak ekarriko ditu Igorrera. Saio bi izango dira.


Lehenengoan, martiaren 22an, Viacruxis 2018ko film labur onena eta The Dawn Wall, epaimahaiaren saria ikusi ahal izango dira. Hurrengo barikuan, hilak 29, Wallmapu, Notes From The Wall eta This Mountain Life sail ofizialeko filmak egongo dira ikusgai. Emonaldi biak 19:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan izango dira.
Viacruxis Ignasi Lopezen 11 minutuko animazinozko filma da. Marcel eta Andrezj mendizaleen istorioa kontetan dau. Mendirik altuenak eta gatxenak igon ditue eta izakera sano desbardinak izan arren, inork zapaldu ez dauan mendirik altuenaren tontorra zapaltzeko erronkeari egin behar deutsie aurre.
Horren ondoren The Dawn Wall dokumental luzea proiektauko da. 2015ean, Tom Caldwell eta Kevin Jorgesonek Yosemite parkean dagoan ia kilometro bateko pareta eskalau eben. Eskalatzaileak paretean bizi izan ziran hainbat astetan. Caldwellek pareta hori eskalatzeagaz 7 urtez izan eban obsesinoa be kontetan da filman. Josh Lowell eta Peter Mortimer dira film honen zuzendariak.

Bigarren saioa
Martiaren 29an, hiru pieza ikusteko aukerea egongo da. Lehenengoa, sei minutuko Wallmapu film laburra. Wallmapu maputxe nazinoaren lurraldea da. Ben Sturgulewskik zuzendutako AEBko film honek Txileko sumendi handi bat erakutsiko dau. Han eskiatzaileen modernidadea eta pehuenche, Andeetako herri indigenearen bizimodu eta mundu ikuskereak bat egiten dabe.
Ondoren Notes From The Wall Siebe Vanhee eta Guillaume Lionek zuzendutako 35 minutuko filmaren txandea izango da. Hau be Txilen grabauta dago. Sean Villanueva, Nicolas Favrese eta Siebe Vanhee, Patagonian dagoan "El regalo de Mwono" eskalatzen saiatuko dira. Horma handi gatxenetakoa da eta filman ez dira faltauko umorea, musikea eta laguntasuna.
Saioari amaierea emongo deutso Kanadako produkzino batek, Grant Baldwinek zuzendutako This Mountain Lifek, hain zuzen be. Filmak 77 minutuko iraupena dauka eta Martina eta 60 urteko Tania amaren Kanadako mendietan zeharreko eski zeharkaldia kontetan dau. Paraje ederrak eta personaje interesgarriak agertuko dira abentura honetan.

Mendirik Mendi argazki erakusketea
Lasarte Aretoan, aprilaren 4ra arte, Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Mendirik Mendi argazki erakusketea egongo da. Mendi talde honetako bazkideak, euren urtekeretan egindako argazkiak dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD