Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Kolazinoko Mendi Egunaren bosgarren edizinoa hilaren 23an

Tiritu Kultur taldeak antolatutako Kolazinoko Mendi Egunaren V. edizinoa martiaren 23an izango da. Bertan 500 kirolari inguruk hartuko dabe parte, lasterketa, ibilaldi eta bizikletako probetan. Lasterketea Euskal Mendizale Federazinoko rankingerako puntugarria da.
Lehenengoak urteten mendi ibilaldiko partaideak izango dira. Honeek 08:00retan abiatuko dira plazatik 20 kilometroko ibilbidea egiteko. Hurrengoak, BTT lasterketako bizikletariak izango dira; 09:00etan urtengo dira 34 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboko ibilbidea egiteko. Beste batzuen artean, lau aldiz lasterketa hau irabazi dauan Julen Zubero, 2017ko irabazlea Alexander Ordeñana, behin irabazi eta beste behin bigarren izan dan Zuriñe Frutos edo Jessica Hernandez txirrindulari ezagunak izango dira bertan.
Ondoren, proba nagusiaren txandea izango da, mendi lasterketearena, hain zuzen be. Lasterketea, 10:00etan hasiko da; ibilbideak 24 kilometro ditu eta 1.500 metroko desnibel positiboa. Inoz baino gogorragoa. Aurtengoan Euskal Mendizale Federazinoko rankingerako puntuagarri izateaz gainera, Bizkaiko Mendizale Federazinoak antolatuten dauan ligearen parte be bada. Partaideen artean, Oihana Azkorbebeitia, Igone Campos edo Onditz Iturbe igorreztarra egongo dira. Baita, Xabi Lete, Beñat Katarain edo Aingeru Artetxe arratiarra be.
Atzenengo probea, Junior eta Kadeteentzako mendi lasterketea izango da. Gaztetxoak 10:30ean urtengo dira plazatik 15 kilometroko karrerea egiteko.

Egun osoko jaia
Aurreko edizinoetan lez, Kolazinoko Mendi Eguna dala eta, jaigiroa izango da nagusi Bedian. Mendi lasterketa edo martxako partaideak, eurekaz joandakoak eta gura daben guztiak alkarregaz bazkaltzeko aukerea izango dabe. Horretarako, helmuga ondoko txosnan erosi ahal izango dabez bazkarirako tiketak.
Umeentzako jolasak, puzgarriak eta ekintzak egongo dira egun osoan zehar eta arrasti-iluntze partean erromeria egongo da.

Mendi lasterketarien mahai-ingurua
Bezperan, hilak 22, 19:00etan Bediako Liburutegian, Oihana Azkorbebeitiak, Ainhoa Lendinezek eta Igone Camposek andrazkoak, kirola eta euskerearen inguruan egingo dabe berba. Hirurak dira ezagunak Euskal Herrian zein nazinoarteko mailan mendi lasterketetan lortutako emaitzakaitik.
Izan be, Oihana Azkorbebeita abadinoztarra mendiko lasterketak egiten hasi zanetik lortutako txapelak kontaezinak dira; tartean dagoz, Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketea eta Lemoatx Trail 2018an. Ainhoa Lendinez Elgoibarko EITBko kazetariak, sano emaitza onak izan ditu mendi lasterketetan eta Azkorbebeitia legez, Euskal Selekzinoan dago. Igone Campos mendi lasterketaria izateaz gainera, eskiatzailea be bada eta zezeilaren 23an, Euskal Herriko mendiko eskiko Txapelketea irabazi eban.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD