Euskal Herriko Itzulia aprilaren 8 eta 13an artean jokatuko da. Laugarren etapan, aprilaren 11n, txirrindulariak Zeberio eta Arteatik pasauko dira.
Zeberion sartzean diranean 114 kilometro eginda izango ditue eta lasterketearen abiadurearen bataz bestekoaren arabera, pasatzeko ordua desbardina izango da. Izan be, arin badoa, 42 km/h bataz beste, Undurraga auzoko sprinta 16:13an izango dala kalkulau dabe; bataz bestekoa 38 km/h bada barriz, 16:31n. Zeberiotik pasau ostean, Artearantza joko dabe txirrindulariak. Han, BI-3513 kaminoan, eskoierantza jo eta Bikotz Gane lehenengo mailako mendatea igoteari ekingo deutsie. Bikotz Ganen 126,8 kilometroa egingo dabe eta han, 16:25ak aldera egongo dira lasterketea arin joan ezkero edo 16:44ak aldean, astiroago badoa.
Bikotz Ganetik Orozkorantza egingo dabe txirrindulariak.
Taldeak
Guztira 23 talde lehiatuko dira 2019ko Itzulian. Euretako hamazortzi World Team edo kategoria gorenekoak dira. Beste bostak Kontinental mailakoak dira; tartean dago Euskadi Basque Country Murias. Talde bakotxean 7 txirrindulari izango da. Guztira beraz, 161 txirrindularik hartuko dabe parte. Aurtengoa Itzuliaren 59. edizinoa da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|