Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz Zeanurin

Jon Urutxurtu


Maiatzaren 5erako prestatu dau Joko Alai Alkarteak 2019ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten hamalaugarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasikerako berberak dira: "alde batetik, herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisitariai Zeanuri eta bere auzoak ezetuten emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezetu arazotea eta atzenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskaintzea". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezetuten diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.
Ibilbide bi prestatu dabez antolatzaileak, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa, jan-edana bananduko dan lekutik helmugara zuzentzen dana.

Egurrezko bide barria
Urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan; plazatik, udaletxearen aurretik, abiatuz eta Altziber eta Errotabarri erroten ondotik. Hau 2015ean zaharbarritu eben Manterolatarrak eta sartu-urtena egin ahal izango da. Gero, Undurragako urtegiaren ertzetik egingo dabe aurrera ibiltariak, eta horretarako, aurten Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoak diseinau eta zabaldu dauan bidea jarraituko dabe. Aldi berean, bide barri horren inaugurazino ofiziala egingo da.
Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota aurkituko dabe, Beretxikorta errekatxoaren ertzean. Agarre izeneko baserriaren ingurutik aurrera eginaz, Undurraga auzunera jaitsiko dira Ibargutxiko errotarako bidea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe. Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta hemendik barriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutsie bideari. Presatik 100 metro atxina, Alkiberren, indarrak barritzeko jan-edana bananduko dau Gastronomía Cantábricak. Aurrerantzean, lehenengo Otzerinmendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik igaro ostean, atzen kilometroa beteten hasiko dira; helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko atzen errotea azalduko da, Olabarrikoa, Pujana familiak guztiz zaharbarritua, eta sartu-urtena egiteko aukerea izango da, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaierea emon aurretik.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD