Bagilaren 1ean jokatuko dan Emakumeen II. Klasikoa, aurten Ugaon hasi eta Ugaon amaituko da. Junior, Sub23 eta Elite mailakoak, Ugao-Arrigorriaga-Ugao hainbat buelta egin ostean, Zeberio, Artea, Areatza eta barriro be Arteatik pasauko dira Ugaon helmugara heldu aurretik. Igaz, Bizkaia-Durango Murias taldeko Alice Maria Arzuffi txirrindulari italiarrak irabazi eban Emakumeen I. Klasikoa.
Ugao Txirrindulari Elkarteak antolatuten dau lasterketea. Sub23 eta Elite mailakoak 87,8 kilometro egingo ditue, goizeko 11:00etan Ugaotik urtenda. Juniorrak be ordu berean urtengo dira eta 61,2 kilometroko ibilbidea daukie. Kadeteak barriz, 09:00etan urtengo dira 53,2 kilometro egiteko.
Gazteenak Ugao-Arrigorriaga-Ugao zirkuituari lau buelta emongo deutsiez. Juniorrak, Sub23 eta Elite mailakoak batera urtengo dira Ugaotik. Sub 23 eta Elite mailakoak, zirkuituan lau buelta emon eta Zeberio, Artea, Areatza, Artea, Ugao ibilbidea egingo dabe. Juniorrak ibilibide bera egingo dabe zirkuituari 3 buelta emonda.
Hiru herrik hartutako konpromisoa
Lasterketa hau, Amaia Estiballes Zeberioko Udaleko Bardintasun Saileko Teknikariak bultzatu eban eta igaz Zeberion izan eban urtekerea eta helmuga; aurten, barriz, Ugaon. Izan be, lasterketeari egonkortasuna emoteko, Zeberio, Ugao eta Arrigorriagako Udalak, 2018, 2019 eta 2020 urteetan Emakumeen Klasikoa egiteko konpromisoa hartu eben.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|