Urri lehenengoaren 29an izango da aurten Suzien Mendi Klubak antolatuten dauan Gorbeia Suzien Mendi Lasterketea.
Mendi Lasterketea eta Kilometro Bertikala
Modalidade bi dagoz, Mendi Lasterketea eta Kilometro Bertikala. Mendi Lasterketeak Zeanuriko herrigunetik urtenda, 31 kilometroko ibilbidea dauka eta 2.400 metroko desnibel positiboa. Gitxieneko altuerea Zeanuri da eta altuerarik handiena Gorbeia (1.481 metro). Gehienez 6 ordu eta 30 minututan egin behar da ibilbidea.
Kilometro Bertikala barriz, egun bi lehenago izango da, urri lehenengoaren 27an, hain zuzen be. Distantzia 4,2 kilometrokoa izango da. Zeanuriko herrigunetik urten eta Lekandako tontorrean (1.309 metro) egongo da helmuga. Gehienez ordu bi eta 30 minututan heldu behar da tontorrera.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|