Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratiako Maratoi Txikia bagilaren 2an

Edade bakotxari egokitutako distantzia dagoan arren, Zeanuri eta Igorreren arteko 11 kilometroak emoten deutsie izena Arratian izen handia dauan lasterketa honeri. Nagusien ibilbide hori egiteko urtekerea Zeanurin izango da 10:15ean. Partaideak izena aldez aurretik emon leikie sailkapenak.com webgunean edo egunean bertan Igorreko kiroldegian, 08:45etik 09:15era. Igorretik Zeanurira joateko autobusa ipiniko dau antolakuntzeak 09:30ean.
2002tik 2006ra jaiotakoak, Arteatik Igorrera ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:30ean urtenda. Izena emon eta dorsalak jaso Arteako plazan egin behar dabe egunean bertan.

Txikerrenak Igorren
Edade guztietako galapariak hartzean dabe parte lasterketa honetan, bakotxak bere edadeari egokitutako ibilbidea eginez. Holan, Haur Hezkuntzakoak Igorreko kiroldegi aurretik urtengo dira eta 300 metro egingo ditue, kiroldegi atetik hasi eta bueltea emongo deutsie eskoleari.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako eskolaumeak barriz, Institutuko goiko sarreratik urtengo dira, Arantzazuko bidetik bueltea emon eta Igorreko eskolako patioko helmugara ailegauko dira 700 metro inguru eginda.
Laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak barriz, 1.300 metro inguruko zirkuitua egingo dabe Igorretik.
Sariai jagokienean, parte hartzean daben ume guztiak izango dabe saria. Nagusietan, andrazkoetan eta gizonezkoetan, kategoria bi egongo dira bakotxean, absolutoa eta beteranoak, hain zuzen be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD