Bagilaren 28an jokatu zan Zeanuriko frontoian L. Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finala, Orozko eta Zeanuri artean. Zeanuri zan faboritoa eta ez eban kale egin; 3-0 irabazi eban, maila guztietako partiduak irabazita.
Kadeteak izan ziran lehenak jokatuten. Anton Erkiagak eta Danel Beitiak 22-3 irabazi eutseen Orozkoko Uriarte eta Latorreri.
Hurrengo partidua, Gazte mailakoa, ez eben euki hain erraz irabazteko etxekoak. Ha-ta guzti be, Beñat Etxeita eta Imanol Urigoitia Joko Alaiko pelotariak, Solatxi eta Narbaizari nagusitu jakien 22-15.
Bi partidu horreek irabazita, Herriartekoa irabazita eukan Zeanuriko taldeak eta hirugarren partiduak, Nagusi mailakoak, lehenengoaren antzeko emaitza itxi eban, 22-4.
Finalera tanteoari esker
Finala 3-0 irabazi arren, sailkatzea ez zan hain erraza izan. Izan be, Final laurdenetan, Munitibarregaz hiruna bardinduta, tanteoari esker sailkatu ziran finalerdietara eta finalerdietan be bardin pasau zan. Zornotzagaz hiruna bardindu eta tanteoari esker finalera sailkatu ziran. Dana dala, bietan, seigarren partidua jokatu orduko baekien hurrengo faserako sailkatuta egozala.
Taldea
Herriartekoa Joko Alaiko bederatzi pelotarik jokatu dabe; Kadete mailako hiruk, Gazte mailako beste hiruk eta hiru Nagusik. Honeek izan dira: Danel Beitia, Maren Emaldi, Anton Erkiaga, Lander Erkiaga, Beñat Etxeita, Imanol Urigoitia, Aimar Atutxa, Mikel Beldarrain eta Beñat Mendia.
Irabazi ahal izateko taldea izan dala inportanteena azaldu deutso BEGITUri Luis Angel Erkiagak, Joko Alaiko presidenteak. "Herriarteko honetan, lesinoak izan dira trabarik handiena, eta ondo kostata irabazi dogu. Ekipo osoa izan da inportantea, inoz baino gehiago".
Txapelketea maiatzaren 5ean hasi zan eta hogeta lau herrik hartu dabe parte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|