Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Irati Astondoa Euskal Herriko txapeldunorde

Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala Mungian jokatu zan bagilaren 30ean. Nerea Sorondok lortu eban txapela 17' 03'' denporeagaz; Astondoak segundo gitxi batzuk gehiago behar izan ebazan beharra amaituteko eta bigarren egin eban, 17' 39''ko denporeagaz. Hirugarrena Maika Aristegi izan zan, 19' 40''gaz.
Azkolariak 36 ontzako enbor bi, 45 ontzako beste bi eta kanaerdiko bat ebagi behar izan ebezan. Hasikeran hirurak parean ibili ziran, Sorondo, Ariztegi eta Astondoa, hurrenez hurren. Baina, kanaerdikoan Astondoak nagusitasuna erakutsi eban, lehenengo joian Sorondo sano estutu eban eta Ariztegiri aurrea hartu eutsan. Hirugarren enborra zan kanaerdiko horretatik aurrera tensinoa handitu egin zan Sorondo eta Astondoaren artean. Atzenean, Sorondo izan zan txapeldun.
Inozko denporarik onena lortu eban Zeanurikoak. Horregaitik, txapela hortxe euki ebala jakiteak penea emon baeutsan be, benetan pozik sentidu zan egin eban beharragaz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD