Arratiako Eleizak antolatuta Xabier Aierdi soziologiaren berbaldia izango da Igorren, zezeilaren 27an, arrastiko zazpiretan, Igorreko Kultur Etxean.
Immigranteen aurkako jarkerak hartuko dau berbagai Zeberioko soziologoak. Izan be, antolatzaileen arabera, krisi ekonomikoak eta hauteskunde kanpaina hasteak, immigranteen aurkako jarkerak biztu edo indartu egin dauz eta orain arte isilik izandako eretxi asko pil-pilean dabiz Arratian.
Berbaldiak etorkinakanako aurreretxi eta zurrumurruai aurre egin gura deutse. "Arratiara eta Euskal Herrira atzerriko immigrazino fluxu barriak heldu izanak suspertu egin dauz aniztasunaren inguruko eztabaidak. Aniztasuna interesgarria da teorian, baina batez be praktikan. Estadu bat, gitxiengo nazional bat eta gizarte immigranteak eremu soziopolitiko baten koinzidituteak edozein urteera gatx egiten dau, baina hor datza egoera nahasi honen erronkeak" dinoe antolatzaileak.
EAEko etorkinak batez be andrazkoak
Aierdik jakitera emon ebanaren arabera, lehenengo etorkinak Kolonbiatik, Perutik eta Ekuadorretik etorri ziran EAEra eta % 70a baino gehiago andrazkoak ziran, zaintza lanak egitera etorritakoak. "Euskaldunon eredu immigratorioa femeninoa da erabat". Gizarteak daukan joerea aztertuta "urte batzuk barru persona nagusiz betetako gizartea baten biziko gara" eta piramide demografikoak "buruhandi forma hartuko dau". Nagusiak zaintzeko "berrantolaketa soziologikoa" behar izango da, zaintza lanak beste modu baten antolatuteko.
Praktika txarrik ez
Aierdiren arabera, datuak dinoe hamarretik lau herritar etorkinen alde agertzen dala, beste lauk anbibalente jokatzen dabela eta bi kontran dagozala. "Zurrumurruen aurka jarduteko anbibalenteai portaera ona izan dagien bultzatu behar jakie eta aurka dagozanai errespetuz jokatu dagiela exijidu".
Aierdiren esanetan bertako batzuk etorkinen aurkako idea txarrak izan arren, ez dabe praktika txarrik: "gauza bat da zurrumurrua sinestea eta jokaera bat izatea baina egunerokoan jenteak ez dau portaera txarrik". Zurrumurruai aurre egiteko barriz umorea bandera moduan hartzeako konbitea egiten dau soziologoak.
Xabier Aierdi
Aierdi 1957.ean jaio zan Zeberion. Soziologia eta Zientzia Politikoetan eta Kazetaritzan lizentziaduna da. 1994a geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Departamenduko zuzendari eta 2010. urtera arte, "Ikuspegi" immigrazinoari buruzko Euskal Behatokiko Zuzendarikidea. Gaur egun eta Begiruneko (EHUko Immigrazinoaren Ikerketarako Laborategia) zuzendaria da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|