Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gorbeia Suzien Ternuak hiru egunetako jaia egingo dau Zeanurin

Gorbeia Suzien Ternua Mendi Lasterketea domekan eta Kilometro Bertikala barikuan izango diran arren, motorrak berotuten eguenean, hilak 26, hasiko dira mendi lasterketazaleak Igorren pelikula eta berbaldi bategaz.


Berbaldi horretara doazenen artean, datorren urterako dortsal bat zozketatuko da.
Bariku eta zapatuan, lasterketak egongo dira, besteak beste; barikuan, Kilometro Bertikala eta zapatuan, Umeen Lasterketea, hain zuzen be. Baina egun handia domekea izango da. Astegoienean, lasterketez gainera, ekintza piloa egongo da Zeanurin: puzgarriak, denda espezializaduetako postuak eta abar.
Domekako bazkarirako txartela erosteko aukerea egongo da, 8 euroko prezioan eta astegoienean zehar, talogunea eta janariak saltzean dituan furgonetea egongo dira Zeanurin, herriko tabernez gainera, bazkari eta afariak emoteko.

Mendi lasterkariak
Gorbeia Suzien Ternua, Euskal Herriko mendi lasterketarik osoenetakoa da, Zegama, Ehun Millak, Hiru Handiak edo Kilimon mendi lasterketakaz batera. Hori dala-eta urtero, lasterkari ezagunak etorten dira Zeanurin lehiatzera. Aurten, Salomon taldeko Eli Gordonek eta La Sportiva taldeko Pere Rullanek, besteak beste, konfirmau dabe euren partaidetzea.
Eli Gordon lasterketari kataluniarrak, Kataluniako distantzia erdiko lasterketa guztiak irabazi ebazan 2015, 2016 eta 2017an. 2017an, Espainiako txapelduna izan zan; bosgarrena, Europako Txapelketan eta Motblanc-eko OCCa irabazi eban. Lesino batzuen ostean, aurten be gogor hasi da, maila ona erakutsiz.
Pere Rullan Mallorcako lasterkariak be hartuko dau parte Gorbeia Suzien Ternuan. 2010ean hasi zan mendiko lasterketak irabazten baina 2015ean egin zan ezaguna. Izan be, urte horretan, besteak beste, Espainiako Mendi Lasterketetako txapelduna izan zan, hirugarren egin eban Zegama-Aizkorri lasterketan eta Kilometro Bertikaleko Espainiako Kopako txapeldunordea izan zan.
Atzen egunotan beste izen handi bi be konfirmau dauz Suzien Mendi Klubak Yngvild Kaspersen norvegiarra eta Aritz Egea.
Kaspersen 2016ko Zegama-Aizkorri lasterketako irabazlea da eta Egeak edizino guztietan egin dau galapan Gorbeian, "korrikalari guztien artean, badago guretzako berezia dan korrikalaria. Salomon taldeko, azken urteko garailea, Europako txapelduna" dinoe antola- tzaileak. Eurakaz batera beste izen ezagun batzuk be egongo dira; Antonio Alcalde, Ismail Razga, Beñat Katarain, Maria Zorroza, Naia Quincoces, Asier Larruzea, Laida Elizegi, Maite Etxezarreta, Mireia Pons, Teresa Moyano, Mikel Beunza, Iñigo Lariz, Jordi Gamito eta Javi Dominguez, esate baterako.

Egitaraua
Urri lehenengoak 26, eguena
19:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Tor pelikulea eta ondoren Silvia Triguerosen berbaldia.

Urri lehenengoak 27, barikua
13:00etatik 14:30era, Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalerako dortsalen banaketea frontoian; 15:00etan, Gorbeia Suzien Kilometro Bertikaleko urtekerea; 18:00etatik 20:00etara, Gorbeia Suzien Ternua Lasterketearen dortsal banaketea; 20:00etan, Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalaren sari banaketea.

Urri lehenengoak 28, zapatua
12:00etan, Umeen Lasterketako urtekerea. (Izen emotea 11:00etan); 13:00etan, herri kirolak; 17:00etatik 20:00etara, Gorbeia Suzien Ternua Lasterketearen dortsal banaketea; 18:00etan, Briefinga; 19:00etan, Tio Teronen Semeak taldearen jantza ikuskizuna.

Urri lehenengoak 29, domekea
07:00retatik 08:30era, Gorbeia Suzien Ternua Lasterketearen dortsal banaketea; 08:30ean, material ikuskapena; 08:45ean, partaideak urtekeran; 08:45ean, lasterkarien aurkezpena; 09:00etan, Gorbeia Suzien Ternua Lasterketako urtekerea; 13:30ean, bazkaria; 14:00etan, sari banaketea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD