Urte bakoitietan, Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeak, Hiru Gurutzetako Mendi Ibilaldia antolatuten dau. Distantzia luzeko, larogei kilometroko ibilaldi gogor hau, Gorbeia, Saibigain eta Lemoatxako tontorretatik pasetan da. Mendi horreetako tontorretan kurutze bana dago eta horregaitik hartzean dau martxeak Hiru Gurutzeak izena. Aurtengoa, hamabigarren edizinoa izango da.
Partaideak hilaren 27an 23:45ean, abiatuko dira Galdakaotik. Gehienez 20 ordu daukiez 80 kilometroak egiteko. Ibilbidea, Bedia, Lemoa, Igorre, Zeberio, Areatza, Zeanuri eta Dimatik pasetan da, Galdakaon amaituteko. Punturik altuena Gorbeiaren tontorra da (1481 m.).
Izen emotea
Izena hilaren 24a baino lehen emon daiteke zirkuitua.com Euskal Mendizale Federazioaren webgunean. Prezioa, federauta dagozanentzako 27 eurokoa da eta federauta ez dagozanentzako 37 eurokoa. Hilaren 24tik aurrera, Gangurenen egoitzan emon daiteke izena, 5 euro gehiago ordainduta.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|