Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
PR-BI 56 Lemoatxa 1937 ibilbidea ezetuteko erronkea hilaren 28 eta 29an

Urri lehenengoaren 28tik 29ra, 24 orduz, Lemoatxa 1937 PR-BI 56 ibilbidean ibiltariak egoteko erronkea antolatu dabe Lemoako Udalak eta Ganzabal Mendi Taldeak.


Maiatzaren 12an aurkeztu eban Lemoako Udalak aurten homologautako ibilbidea eta ahalik eta jente gehienak ezetuteko 24 orduko erronkea antolatu dau. Idea ez da partaideak 24 orduz ibiltea, 24 orduz bidea egiten ibiltariak egon daitezala baino. Horretarako, norbanakoak edo taldeak, orduro urtengo dira Gudarien parketik ibilbidea egiteko.
Ibilbideak 8,3 kilometro ditu eta zirkularra da, eta hiru bat ordutan egiten da. Gudarien parkean hasi eta amaituten da ibilbidea, 1937ko bagilean bataila latzak gertatu ziran lekuetatik pasauta. Ibilbidean "panel informatiboak dagoz eta bertan, bataila honeen eszenalekua errekuperetako Aranzadik egindako beharren barri emoten da, topautako gudarien gorpuzkinen kokapena eta abar" azaldu deutso BEGITUri Mikel Garcia Lemoako Gizartekintza Teknikariak.
Erronkan parte hartzeako izena gazteria@lemoa.net helbidera idatzita edo 94 631 30 05 telefonoan emon daiteke.

Herritarrai Historia hurreratzen
Urteak daroaz Lemoan memoria historikoak ildo estrategikoa izaten. Urteotan, herritar asko hurreratu dira Lemoatxara lubakiak eta bertan egindako beharra ikusi guran. Horregaitik homolagau zan bidea.
Interes handiko ibilbidea da, eta ez bakarrik memoria historikoari jagokonean daukan baliogaitik. Aisialdirako aukera moduan, jente askok erabiliko dauala uste dau Garciak. "Jenteak eukiko dau bide bat ingurutik ariketa fisikoa eta turismo aktiboa egiteko".

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD