Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bola jokoan neurtuko dira Zeanuriko kofradiak Altzustan

Urri bigarrenaren 5ean, zapatuan, arrastiko 17:00etatik aurrera, Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea.


Jon Urutxurtu


Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen dan txapelketa horretan parte hartzeko aukerea: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.
Taldea 4 bolarik osatuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egingo dauz, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botatzen dauan taldea izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke.
Aurtengo udan, bakarkako bost txapelketa jokatu dira Zeanurin: Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun, San Juston eta San Lontzon, eta toki bakotxean sailkatu ziran lehenengo lau bolariak hartu eben parte Zeanuriko Bakarkako Txapelketan, San Lontzo bigarren egunean. Irabazlea, Eusebio Larrazabal izan zan eta bigarren eta hirugarren tokietan Juantxo Ozerinjauregi eta Esteban Ozerinjauregi sailkatu ziran.
Andrazkoai jagokienez, herri mailan antolatzen dan txapelketa bakarra San Lontzon jokatzen da eta irabazlea Miren Zuluaga izan zan, bigarrena Kasilda Egiluz eta hirugarren tokia Anita Astondoarentzat izan zan.
Kofradien arteko txapelketa hau antolatzea ezinezkoa izango litzateke erakunde eta enpresa pribaduen laguntza barik, eta Zeanuriko Udalaren babesa, Altzustako kofradiaren eta Altzustan bertan dagoan Ellauri Hoteleko Kiloterdi Txokoaren laguntzea izango dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD