Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ume eta gaztetxoentzako duatloi herrikoia Igorren

Urri bigarrenaren 6an, Oskar Garro Lagun Taldeak antolatuta, Igorreko VII. Duatloi Herrikoia izango da eskoletan. Lau kategoria egongo dira: 0 eta 4 urte bitartekoa, 5 eta 7 bitartekoa, 8 eta 11 urte artekoentzako beste bat, eta 12 eta 15 urte bitartekoentzat be egongo da kategoria bat.
Lehenengo probak lau urte arteko umeentzakoak izango dira, 11:00etan. Galapan 120 metro, eta bizikletan 200 metro egingo dabez. Hamar minutu beranduago, 5 eta 7 urte bitartekoak hasiko dira. Honeek 300 metro galapan, 300 bizikletan eta beste 300 metro barriro be galapan egingo dabez. Ondoren, 11:20ean, 8 eta 11 urte bitartekoen txandea izango da. Honeek, 300 metro arineketan, 900 metro bizikletan eta beste 300 metro barriro be galapan egingo dabez. Nagusienak barriz, 11:30ean daukie urteteko ordua eta 900 metro galapan, 1.200 metro bizikletan, eta 900 metro arineketan egingo dabez. Amaitutakoan kopautxoa egongo da, opariak partaide guztientzat eta beste opari batzuen zozketea be egongo da.

Izen emotea
Izen emotea 10:00etatik 10:45era izango da eskoletan. Partaideak 3 euro pagau behar dabez. Oskar Garro Lagun Taldeak duatloia antolatuten dau ziklismo egokitutako txirrindulari igorreztarra lagunduteko. Jasoten dan dirua, alde batetik duatloia bera pagetako eta bestetik ziklisteari entrenamentuakaz lagunduteko eta txapelketetan parte hartzeako erabilten da.
Txirrindulari igorreztarrak ez daki aurten lasterketarik egiterik izango dauan. Izan be, hanka bietan ebakuntzea egin eutsien eta oin ondo osatzea dala garrantzitsuena azaldu deutso BEGITUri.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD