Txapelketako bosgarren edizinoa jokatuko da, bigarrenez udagoienean. Aurten, Lau eta erdiko erara jokatuko da eta andrak be lehiatuko dira lehenengoz. Izan be, aurreko urteetan erakustaldiak egin dabez baina txapelketan parte hartu barik. Partiduak urri bigarrenaren 11n eta 18an izango dira eta 25ean finalak jokatuko dira. Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuten dau txapelketea.
Pelotariak
Mailai jagokienean, gizonak Gazte mailan eta Nagusi mailan jokatuko dabe eta andrak maila bakarrean. Andrazkoetan, Amaia Alday (Dima), Olatz Arrizabalaga (Gernika), Arrate Bergara (Tutera) eta Leire Garai (Gasteiz) neurtuko dira txapela lortzeako. Gizonezkoetan barriz, Gazte mailan, Xabier Rekalde (Dima), Enok Iglesias (Zaratamo), Joritz Arbaiza (Orozko) eta Xabi Beitia (Munitibar) izango dira. Nagusietan, Kimetz Zapiko (Dima), Mikel Aurrekoetxea (Lemoa), Mikel Beldarrain (Artea), eta Ibon Larrinaga (Usansolo) saiatuko dira Dimako txapela janzten.
Txapelketako partiduen aurretik, 17:30ean, klubeko umeak jokatuko dabez partiduak. "Txapelketea biribilduteko, jardunaldi guztietan tabernea, musikea, errifea eta giro onik ez da faltauko" azaldu deutso BEGITUri Ekhi Ziarrusta Txumuluxuetakoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|