Aurreko edizinoak bagilean egin badira be, aurten udagoienean egingo dira ZeberioXTrem mendi bizikletako probak eta trail edo mendi lasterketea. Urri lehenengoaren 13an, Ermitabarritik, 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak eta 09:15ean oinezkoak.
Mendi bizikleteagaz egiteko gogortasun maila desbardineko hiru proba dagoz: XTrem 43 kilometrokoa; luzea, 31 kilometrokoa eta laburra 12 kilometrokoa. Trail edo mendi lasterketea be egongo da, 15 kilometrokoa.
Izen emotea
Izena www.kirolprobak.com webgunean edo-eta Garribikes dendan emon daiteke urri bigarrenaren 9ra arte, 15 euroko prezioan. Egunean bertan egin ezkero, 20 euro ordaindu beharko dira.
ZeberioXTrem, Alboko Esklerosi Amiotrofiko gaixotasunaren kontrako burrukarako ekimen solidarioa da eta diru bat emongo jako Adela alkarteari.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|