Andrazkoen artean eskupelotea zabaltzea dauka helburu Laboral Kutxa Master Cup Txapelketeak eta gura dauan edozein neska pelotarik hartu ahal dau parte bertan. Dana dala, Lau eta Erdiko Txapelketearen hirugarren edizino honetan pelotaririk onenak, tartean Amaia Alday dimoztarrak, parte hartuko dabela jakinarazo eben antolatzaileak prensaurreko aurkezpenean. Izan be, Leire Etxaniz txapeldunak, Patri Espinarrek, Maite Ruiz de Larramendik, Leire Garaik eta Olatz Arrizabalagak baieztatu eben euren partaidetzea. Txapelketea urri bigarrenean hasi eta abenduaren 15ean amaituko da, Barakaldon.
Pelotariak talde bitan bananduko dira. Izan be, partaide batzuk pelota gogorragoakaz jokatzea eskatu eben. Hori dala-eta, batzuek pelota mistoagaz jokatuko dabe eta beste batzuek goxuagaz. Eta betiko moduan, jokalariak mailatan jokatuko dabe; Lehen Maila, Promozio Maila eta Hasibarriak, hain zuzen be.
Txapelketea kanporaketakaz hasiko da, trinagelukatu formatuan. Kanporaketak izena emon daben pelotari kopuruaren arabera antolatuko dira baina "asmoa da aurrekanporaketak Araba eta Gipuzkoan jokatzea eta final-laurdenak, finalerdiak eta finalak Bizkaian". Finalerdiak Galdakaon jokatuko dira abenduaren 1ean eta finalak bi aste geroago (abenduak 15), Barakaldon.
ETBgaz hiru urtetarako sinatutako kontratua dala-eta, atzen bi jaialdi honeek ETB-1k zuzenean eskainiko ditu.
Amaia Alday
Aldayk Lau eta Erdiko Promozio Mailako txapela jantzi eban 2018ko abenduan, Azkoitiko pelotalekuan Oihana Orbegozori finala irabazita. Aurten, Lehen Mailan jokatuko dau. Ebatzi barik dauka pelota goxua ala mistoagaz jokatuko dauan.
Arratia Futbol Taldeko jokalaria be bada Alday. Taldea, 2019-2020 denporaldian, Lehenengo Nazional Mailan dago jokatuten.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|