Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zeanuriko Mendi Duatloia hilaren 26an izango da

Urri lehenengoaren 1ean Igantzin, (Nafarroa), hasi eta zemendiaren 23an Adunan (Gipuzkoa) amaituko da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa. Zeanuriko Joko Alai alkarteak antolatutako probea be zirkuitu honen barruan dago.
Duatloia erreleboka egin ahal izango da: batek galapan eta besteak bizikletako zatia. Partaideak, 15:30ean urtengo dira plazatik. Galapan, Orue, Soloeta eta Arregitik igaro ostean barriro plazara bajatuko dira 4,4 kilometro egin ondoren. Han bizikletak hartu eta Soloetatik gora joango dira, gero Altzustatik plazara bueltetako 15 kilometro eginda. Azkenengo galapaldia, 2 kilometrokoa, herri ingurutik egingo dabe.

Ume eta gaztetxoen probea
Goizean, 11:00etan, hiru eta hamasei urte artekoak egingo dabe duatloia. 16 urtetik gorako gazteak, helduakaz batera parte hartu ahal izango dabe, beti be, gurasoen baimenagaz.
Izena Kirolprobak webgunean emon daiteke probearen bezpera arte. Proba egunean bertan be emon daiteke izena herriko plazan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD