Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Mendi Jardunaldiak Zeberion

Aurten be, Zeberioko Austarri Mendi Taldeak antolatuten dituan Mendi Jardunaldiak mendi ibilaldia eta bazkariagaz hasi dira, zemendiaren 17an, domekan. Hurrengo egunetan, ikus-entzunezkoak ikusi eta berbaldiak entzuteko aukerea egongo da 19:30ean, udaletxeko aretoan.
Astelehenean, hilak 18, Aralar, mundua leku den lurra, Garazi Auzmendik, Iban Toledok, Aloña Jauregik eta Ion Fontenlak zuzendutako 85 minutuko dokumentala ikusteko aukerea egongo da eta zuzendarietako bi egongo dira bertan aurkezpena egiten. On Produkzioak-en film honek hainbat sari jaso ditu eta 2018ko Mendi Film Festivalen be egon zan.
Martitzenean, hilak 19, Juanjo San Sebastianek bere esperientziak mendian zein bizitzan kontauko ditu El viaje izenpeko berbaldian. Bilboko mendizalea, 1980 eta 1990 hamarkadetan egin zan ezaguna.
Eguenean, hilak 21, goi mendietan gidari izateko titulazinoa euki eban lehenengo andrea Sonia Casasen Alpinismo en femenino ikus-entzunezkoa ikusi eta Casasen azalpenak entzun ahal izango dira.
Amaitzeko, hilaren 22an, Zigor Egia alpinista eta segurtasun adituaren berbaldia eta Alpinista batek utzitako ondarea filma egongo dira. Pelikulea, Ramon Gonzalez Sojo, Arrigorriagako mendizalea zanari omenalditxoa da. Zigor Egiak, Arrigorriagako Club Alpino Padurako kideak eta Ziortza San Pedrok, Euskal Museoko teknikariak egin dabe bideoa. Egia egongo da bideoa aurkezten.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD