Domekako Lemoatx Trail Lasterketeagaz hasi da Lemoako Kirol Astea eta datorren domekara arte, zemendiak 24, kirolaren gaineko hainbat jarduera antolatu ditue Udalak eta zenbait kirolen inguruko herriko alkartek. Mendi ibilaldien gaineko proiekzinoak, txirrindularitzeari buruzko mahai-ingurua, pelotea, bertsoak, skate tailerra eta duatloi txikia dira antolatutako jarduerak.
Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Lemoatx Trail-egaz hasi da astea. Lasterketa luzeak 24 kilometro izan ebazan eta laburrak 16. Ibilbide bera egitea egoan martxa luzea eta martxa laburrean. Kepa Vallejo eta Oihana Azkorbebeitia izan ziran irabazleak lasterketa luzean eta Oier Ariznabarreta eta Garazi Irazabal laburrean.
Kirol asteko hurrengo ekintza be mendiari lotuta dago. Ganzabal Mendi Taldeko Bazkideen proiekzinoen artean, Arratiako Marimendien Eslobakia zatitxo bat aukeratu dabe Kirol asterako. Marimendiak, 40 urtetik gorako andra mendizaleak dira, goi mendiak egiten dituenak. Eguaztenean izango da, hilaren 20an, 20:00etan, jubiladuen lokaleko gaineko aretoan.
Barikurako, Lemoako Txirrindulari Elkarteak mahai-ingurua antolatu dau. Bertan, Joseba Beloki, David Lopez eta David Etxebarria txirrindulari profesional ohiak, Kepa Zelaia, kirol medikua, Ainara Hernando kirol kazetaria eta Julen Agirre txirrindularitzarako erropa diseinatzailea egongo dira. 19:00etan izango da kiroldegiko frontoian. Egun berean, 17:00etan, Lemoako Esku Pilota taldeak antolatutako umeen pelota partiduak ikusteko aukerea egongo da eta 21:00etan, bertso pelotea. Mikel Aurrekoetxea eta Imanol Arrese, eta Ander Elezkano eta Endika Garcia izango dira pelotariak; bertsolariak barriz, Illart Gumuzio eta Igor Menika.
Helburua kirola sustatzea da eta persona bakotxak topau dagiala bere gustuko kirola; horregaitik, hain zabalduak ez dagozan kirolak probetako aukerea izaten da Kirol Astean. Hori dala-eta, zapatuan, 11:30etik 14:00etara, Udalak skate tailerra eta erakustaldia antolatu dau skate parkean. Horretarako Gure Txoko, Zorrozaurreko (Bilbo) skate eskolakoak izango dira Lemoan. Eskolakoak ipiniko dabe materiala eta probetan animetan diran guztiak hartu leikie parte.
Asteari amaierea emoteko, hurrengo egunerako duatloi txikia antolatu dabe eskolan, 11:00etan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeko Guraso Elkartekoak.
Aste osoan zehar ekintzak egingo dira eskoletan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|