Igorreko San Kristobaleko XVII. Mendi martxea zemendiaren 30erako antolatu dau Intxaurbizkar Kultur Elkarteak. Aurreko urteetan legez, ibilbide bi dagoz aukeran; luzeak 20,5 kilometro ditu eta laburrak 17 kilometro. Urtekerea plazatik izango da 08:30ean eta martxea amaitutakoan partaideentzat oparia eta kopaua egongo da.
Ohitura dan legez, mendi martxearan ostean, babajana egongo da izena emon daben lagunentzat. Mendi martxan edo mendi martxan eta bazkarian parte hartzeako izena aldez aurretik emon behar da, hilaren 28a baino lehen dirua Sabadell Guipuzcoanoko kontu zenbaki honetan sartuta: ES27 0081 4310 05 0006033619. Prezioa zortzi euro dira martxea bakarrik egin gura dabenentzat eta 18 euro martxan eta bazkarian izena emoten dabenentzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|