Zemendiaren 30ean jokatu zan II. Bizkaia Txapelketako bikoteen finala Bilboko Bizkaia frontoian. Arratiara txapel bat ekarriko ebela, argi egoan, finala jokatu eben bikote bakotxean arratiar bat egoan eta. Izan be, Iera Agirre eta Ainhoa Romero lemoaztarra, Amaia Alday dimoztarra eta Nora Mendizabalen kontra neurtu ziran. Agirrek eta Romerok lortu eben txapela 22-12 emaitzeagaz. partidua irabazita.
Agirre eta Romero aurretik joan ziran denpora guztian markagailuan eta dimoztarrak eta gipuzkoarrak ezin izan eben ezer egin partiduari bueltea emoteko. Azkenean, Agirrek eta Romerok lortu eben txapela, txapelketako partidu guztiak irabazita.
Igaz baino jente gehiago egon zan harmailan partidua ikusten, 500 lagun inguru.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|