Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Emakume Master Cup eta Bizkaia Torneoa irabazi dauz Ainhoa Romerok

Abenduaren 13an jokatu eban Lemoan Emakume Master Cupeko 16 urte azpikoen finala Ainhoa Romero pelotari lemoaztarrak Aisha Etxeberriaren kontra 22-7 irabaziz.


Hamabost egunetan, txapel bi lortu ditu. Izan be, zemendiaren 30ean, Iera Agirregaz batera, II. Bizkaia Txapelketako bikoteen finala irabazi eban.
Pelotari gazteak Lemoako Institutuan ikasten dau eta Arratia futbol taldeko Kadete mailako jokalaria be bada.


2019 sano urte ona izan da, ez da? Bizkaia Torneoan txapelduna, Master Cupeko txapela...
Bizkaia Txapelketan oso urduri hasi nintzan, konfiantza barik, baina atzenengo partiduak oso gustura jokatu nebazan eta finalean egin neban partiduagaz sano pozik nago. Ierak be asko lagundu eustan. Biok sano torneo ona egin dogula uste dot.
2019an be, baina aurreko denporaldian, jokatu neban Bizkaiko finala baina ez neban irabazi.


Noz hasi zinan pelotan? Zein izan da zure ibilbidea?
Zazpi urtegaz hasi nintzan pelotan Lemoako Pilota Eskolan. Oin arte mutilakaz ibili naz jokatuten eta aurten hasi naz Amaia Aldaygaz entrenetan. Ander Elezkano dogu entrenatzaile.
Txikitatik izan naz mutilakaz jokatuten eban neska bakarra. Bikoteetan be mutilakaz. Neska batzuek kontau deuste eurak arazoak euki dabezala mutilakaz, baina nik ez dot arazorik izan. Oso gustura jokatu izan dot.
Dana dala, kadete lehenengo urtetik aurrera (14 urte) ezin da mutilakaz konpetidu eta hasi nintzan neskakaz konpetiduten. Hasikeran, mutilakaz entrenau eta neskakaz konpetiduten neban eta gero Amaia Aldaygaz hasi nintzan entrenetan.


Datorren urteari begira, zer lortu gura dozu?
Lehiaketa asko jokatu gura dodaz eta maila ona emon. Eta irabazi ezkero, itzel! Ezpabere maila altu baten jokatu. Oingo moduan entrenetan jarraitu gura dot eta txapelketak jokatuten.


Eta etorkizunari begira, gurako zeunke profesionala izan? Pelotatik bizi?
Ez dakit. Futbolean be jokatzen dot Arratian eta... Baina euki ezkero aukerea profesionala izateko, jakina!

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD