Herri kirolari, pelotari ohi, futbolari, eskalatzaile, bolo jokalari, mendi lasterkari eta txirrindulariak, pelotan neurtuko dira urtailean 5ean, Dimako plazako frontoian, Txumuluxueta pelota eskoleak antolatutako Dimeko Pelota Desafioa 2020ean.
Jaialdia 18:00etan hasiko da eta 6 bikotek hartuko dabe parte, 3 bikoteko talde bitan. A taldea, Herri Kiroletako kirolariak (Xabier Garcia "Utxu"k eta Jon Loiolak), eskalatzaileak (Kosme Aldazabalek eta Aingeru Petralandak) eta futbolariak (Luis Prietok eta David Avilesek) osotzen dabe. B taldea barriz, bolariak (Juan Mari Aurtenetxe "Txirpu"k eta Dabid Ibarra "Housten"ek), pelota eskolakoak (Aitor Loiolak eta Jose Mari Atutxak) eta mendi lasterketariak (Arkaitz Aurrekoetxea "Narru"k eta Xabi Gonzalez "Errot"ek) osotuten dabe. Multzokako partiduak 12 tantura jokatuko dira eta multzo bakotxeko lehenengo sailkatuak, finala jokatuko dabe 22 tantura.
Kinielea egiteko aukerea egongo da eta otzarea zozketatuko da. Kiniela irabazleak saria izango dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|