Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Kolazino Mendi Egunerako izen emotea zabalik dago

Martiaren 21ean izango da Tiritu Kultur Elkarteak antolatuten dauan VI. Kolazino Mendi Eguna. Atzen urteotan legez, hiru proba jokatuko dira egun horretan: Mendi Martxea, Mendi Lasterketea eta BTT Lasterketea. Izen emotea zabalik dago sportmanics webgunean, martiaren 14ra arte.
Probak gogorrak izaten dira. Antolatzaileen esanetan, "urtero moduan, lokatzez betetako proba gogorrak izango dira nagusi" aurten be. BTT lasterketariak, 34 kilometro eta 1.300 metroko desnibela daukan ibilbidea egin beharko dabe; mendi lasterketariak barriz, 24 kilometro eta 1.600 metroko desnibelduna. Martxalariak, 20 kilometro egin behar izango ditue. "Hiru probak Mandoia inguruko mendietatik igarotzen dira, eta Santiagozar, Mandoia, Zeata eta Erosomendi tontorrak zapalduko ditue. Erabilten diran bideak, antxina herriko abeltzainak erabilten ebezan bideak edo antxinako bideak dira. Horrek, oin arte erabili barik edo zikin egozan bideak berreskuratzea ekarri dau" azaldu deutsie BEGITUri antolatzaileak.
Ekimen honek, mendiaz gainera, programa zabal bat izaten dau: herri bazkaria, umeentzako puzgarriak eta jai giroan amaitzeko, erromeria Bediako plazan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD